Monday 4 March 2013

Moodle ikasteko lehen saiotxoa

Blog porfolio hau ezin ahantzi.

Moodle ikastaro bat prestatzeko eskatu digute eta euskarriko nire goiko bizilagunak Moodle erabiltzen ikasteko ikastaroa proposatu du ;-) Bere ikastaroa egiteko gogoa izan dut.


Egia esan, hiru arazotxo dauzkat (gutxienez) ikastaro hau planteatzerakoan.
Ez nago Moodle tresnarekin, irakasle rolarekin, batere ohituta.

Wednesday 13 February 2013

Wiki bat sortzen

 Banekien  denboraz ez nintzela batere ondo ibiliko baina IKT dinamizatz. 2 ikastaroa aurretik ustez baino denbora gutxiagorekin ari naiz egiten...

Iruditu zait kontsigna bat egon dela wiki bat sortzeko eta taldekideekin partekatzeko. Argibideak oso axaletik irakurrita edo ia-ia irakurri gabe, hauxe atera zait:


Erraza iruditu zait Sites hori erabiltzea. Google Drive erabiltzen eta wikispaces erabiltzen ibilia naiz.

Sites euskaraz ez egotea, Wikispaces  euskaratzera eta erabiltzera eraman gintuen batzuk (2008). Wikispaces irekiagoa iruditzen zaigu, hobea...

Horra nire ikasleen koaderno digitala: http://lanekokoadernoa.wikispaces.com



castellers

Thursday 24 January 2013

Ene aurkezpena

Ebaluatzaileak ene aurreko asteko aurkezpenaren estekarekin ezin izan zuela ezer ikusi gaztigatu zidan.

Mea culpa. Txarto kopiatuko nuen nonbait URL helbidea.

Ea kapsulaturik nola geratzen den ene bizitzako lehen Prezi aurkezpena:

Denbora izan dut aurreko astean egindakoa hobetzeko, baina dozenaka mezu dauzkat oraindik irakurtzeke...

Tropelak ihes egin dit

Peloton
Zulatua izan dut eta Moodlera konektatu naizenean hamaika mezu irakurri gabe neuzkala adierazten zidaten mezu batzuk topatu ditut...

Espero dut benetan horrela ez izatea, gehienak e-posta bidez dagoeneko irakurriak izatea. Egia esan, orain arte ikastaroa e-posta mezuen bidez, urrutitik, segitzen ibili naiz.

Atzean geratzen den txirrindulariari kostatuko zaio tropelarenganaino iristea. Saiatu beharko.

1.1 kotxeskobak harrapatuko nau!

Kaixo GARATUko horiek,

aurreko astean asti gutxi zeregin informatiko autodidaktikoetarako eta, gero, jakina, ebaluazioan belarrietatik tira...

Blog bat egiteko kontsigna eta hementxe gaude. Aurreko astean hortxe utzi nuen, behar ez zen tokian ziur aski, honako mezu hau:

GARATUKO kide horiek,

Orain arte ikastaroa batez ere posta zerbitzura heldu zaizkidan mezuei begira egin dut.

Proposatzen diren

  • Errealitate areagotua
  • Arbela elektronikoa
  • Google Apps
  • Glogster, etab.
Nik, IKT trebakuntza saioetarako blog bat baino wiki bat hobetsi nuen:
http://eskola20dinamizatzen.wikispaces.com/
Blogak erabili erabiltzen ditut nire irakasgaiari loturik (Euskara & Literatura), ikastaro honen helburuetako bat blogak erabiltzen ikastea bada, nik aspaldidanik, nireblog zerbitzuko garaietatik, erabiltzen ditut blogak. Hona hemen sortu ditudan azken hirurak:
http://bihardaberandu.wordpress.com/
http://egunsentiederra.wordpress.com/
http://barandiaranbhileioa.blogspot.com.es/

Ikastaro honetarako oraingoz ene lehen ekoizpena, Prezi aurkezpen bat:
Google Apps for Education ikastetxe batean hiru hilabetetan zabaltzeko plana (1):
 http://prezi.com/etzpltns5bhq/google-apps-for-education-ikastetxe-batean-hiru-hilabetetan-zabaltzeko-plana/?auth_key=889035eca83bd4a99f48ed86e6a77d95cd3651b4&kw=view-etzpltns5bhq&rc=ref-696833

http://prezi.com/etzpltns5bhq/google-apps-for-education-ikastetxe-batean-hiru-hilabetetan-zabaltzeko-plana/?auth_key=889035eca83bd4a99f48ed86e6a77d95cd3651b4&kw=view-etzpltns5bhq&rc=ref-696833
Ea hurrengo astean ikastarorako zereginetan sartzeko patxada apurtxo bat lortzen dudan.
Hurrengora arte.

Coche escoba